XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Agintarien jarrera erasokor hau nabaria izan zen bereziki agustindar fraile bat eta ez bertako apaiz bat lekaimeen kapelau izateko ekarri zutenean.
Garaiko egoera besterik ez zen hori, arazoak humore pixkarekin konpondu orde borrokara jotzen bait zen.
Errenderiako agintarien jarrera hau zela eta, agustindar lekaimeak Magdalena basilikara aldatu ziren, beren kabuz lehenik (1588) eta ondoren bide ofizialez Felipe III garrenaren babesarekin, probintzialak horrela eskaturik (1604).
Donostiara etortzeko asmoa ere izan zuten, San Bartolome-ra, hain zuzen ere.
Horretarako kapitulazioak idatzi ziren, lurrak erosteko hitzarmenak ere izan ziren eta Miguel de Aranburu frantziskotarra kontratatu ere zuten lan girometrikoak egiteko.
Baina, giro zekena amaitu zela zirudien eta bertan geratzea erabaki zuten lekaimeok, beti ere gerta zitekeenari aurre egiteko prest.
Santu hotseko bat ere izan zuten tartean, Maria Martin de Aoiz.
Hondarribian jaioa, San Telmo eta Santa Barbara baselizetan penitentzi bizitza eman ondoren, Gregorio XIII aita Santuarengana jo zuen komentuan sartzeko baimena eskatzera.
Agustindarren izpiritua bereganatu ondoren profesioa egin zuelarik komentua utzi eta ermitau bizitza egitera eskaini zen heriotz ordura arte.
1612ko Otsailaren 19an hil zen komentuan
Iraultzako gora behera gaitzak, bigarren karlistada
1962 urteaz geroztik komentuko ateak gizarteari ireki zitzaizkion eta irakaskuntzari lotu zitzaizkion.
Pio XII garrenaren Sponsa Christi Konstituzioak
II Batikano aren arauei jarraituz Errenderiko agustindarak eguneratu egin ziren.
1965ean eliza parroki bihurtu zen eta 1972an komentu berria, Jose Javier Uranga arkitektoaren gidaritzapean Mendizabal anaiek, komunidadearen ongile, eraikia, inauguratu zen.
Jacinto Argaya gotzaiaren laguntza morala zutelarik, berrikuntzak eta umetxoen hazkuntzarako pabeloi berria, amaitu ziren.